Hiltzori II


Itoiz [1976]

Bihar hil egingo naiz.
Gaur bezela, atzo bezela...
Biharra gaurra izatera itzuliko da,
atzoa... izena aldatua.
Masokismo asko beharko da
zehazki arrankatzeko, dena dago
hain erroturik; bihar ez dadin gaur
nihurtu, atzo...

Gaur ez dut ezer lortu... eta
bihar, benetan hiltzen banaiz, ez
dut beste eguneroko hilketez
deusik nabarituko, dena izango
berdin; zuen urratzen
berdintasunez konturatuko naiz;
beste izen batzuekin, kolorea
aldatuz, beste fetxa batzuekin,
baina herri berbera zapaltzen,
betiko bide berbera, gizona
gidatu duen izar on eta eder
batek irekia... bere hilzoria...
"Bitxu" Arriola, bihar zurekin
egongo naiz.